Datorren asteburuan, urriak 27 eta 28, Pikurock musika jaialdia izango da Irurtzunen. Banda bassoti, Kerobia, Sutagar eta Etsaiak talde ezagunez gain, aurten lehen aldiz egindako maketa lehiaketaren talde irabazlea ere entzuteko aukera izango dugu.
Aurten, euskal musikari berriek jotzeko aukera izango dute. Urriaren 27an, ostirala, jaialdian bost talde finalistek parte hartuko. Taldeak, Hotz, Himen, Arima Sutan, Elbereth eta Nun dira. Irabazleak hurrengo egunean ere joko du.
Urriaren 28an parte hartuko duten taldeak Kerobia, Etsaiak, Su ta Gar, eta Banda Basotti dira eta jaiari amaiera emateko Tximeletarekin gaupasa egongo da. Honetaz gain, gau osoan zehar txoznagiroa, bokatak... izanen dira.
Jaialdi honi buruz zabalago jakin nahi izanez gero www.pikurock.com helbidera jo dezakezu.
Erantzun
Sartu