Ikastolak Buckingham Jauregira saria jasotzera
Gipuzkoako Ikastolen Elkartea izan da ESU PRESIDENT'S AWARD 2006 sariko irabazlea. Ingeleseko ikaskuntzarako sortu, garatu eta argitaratu duen CD-ROM bati eman diote; hain zuzen ere, 9-10 urteko umeei zuzendutako "SPACE SEARCH" izeneko CD-ROMari.
"Duke of Edinburg Award" ingelesaren irakaskuntzarako ikasmaterialei ematen zaien saririk garrantzitsuenetako bat da, ospe handiko saria. Britainia Handiko English Speaking Union (ESU) fundazioak emandakoa da, eta horren lehendakaria den Edinburgoko Dukearen eskutik jasoko dugu, Buckingham Jauregian ospatuko den ekitaldi berezian. Liburuei eskainitako sari hau tradizio handikoa da, eta duela 4 urte, Elkarteari egokitu zaio, eta lehenengo aldia da Britainia Handikoa ez den argitaletxe bati ematen diotela. "SPACE SEARCH" ELEANITZ PROIEKTUAN integraturik diseinatu den CD-ROM bat da. CD-ROM interaktibo hau jarduera multzo batek osatzen du, eta horren bidez, besteak beste, gelan elkarrekin landutako hizkuntza gaitasunak eta errepikapena eskatzen duten hainbat hizkuntza eduki sendotzeko aukera eskatintzen du, bereziki, modu eraginkorrean eta jolas giroan. Etxeko lan gisa erabiltzeko ere aproposa delarik.
Erantzunak kargatzen...