Sustatu logoa Teknologia albisteak

The BOBs, Periodismo Incendiario eta euskarazko blogak

Sustatu
2006-10-25 11:10

The BOBs sariak Alemanian antolatzen dituzte, munduko (edo agian Europako) blog onenak saritzen dituzte urtero. Hizkuntza handi batzuen araberako sariak ere badaude, eta gaztelaniazkoan agertzen den blog batek deitu digu arreta: Periodismo Incendiario Manuel Ricoren blogak. Zergatik? blogari euskaldun batzuen loturak eskaintzen dituelako.

Periodismo Incendiario-ko albo-zutabean, blogroll edo lotura hautatuen zenbait multzo ditu. Horietako bat, euskarazko blogei dedikatua. Loretxoa blogari elebidunak berean dioen bezala, poztekoa da. Hauek dira Ricok hautatu dituenak:

Amatiño, Harrikadak, Mahai Jokoan, Sarean, Sustatu eta Telezaborra.

The BOBs sarien informazioa hemen daukazu. Gaztelaniazkoen artean, Periodismo Incendiario bultzatu nahi baduzu, hemendik eman dezakezu botoa. Manuel Ricoren sarrera propioa gaiari buruz hemen.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu