Galdu arte nobela, argazkitan
2006-10-24 14:10
Aspaldi argitaratu zuen Susak Juan Luis Zabalaren Galdu arte nobela. Liburuan Azkoitiko gaztetxea, bere garaia eta orduko istorioak dira nagusi. Orain, Juan Luis Zabalak bera hainbat hitzalditan baliatu dituen orduko argazkiak sarean jarri ditugu.
Azkoitiko gaztetxearen eta Gazte Asanbladaren mobiden inguruan 1984, 1985, 1986 eta 1987 urteetan eginak dira, zerikusi estua dutenak Galdu arte nobelaren oinarrian dagoen giroarekin.
Orduko argazkietan ikusiko dituzun gertakari batzuk nobelako pasadizo batzuen oinarri erreal zuzenak dira.
Erantzunak kargatzen...