Euskal blogarientzako galdetegia, Netlach jardunaldira begira
Netlach jardunaldiei begira, blogarien praktikari buruzko galdetegi bat ikusi dugu zabaltzen sarean, PDF formatuan. Galdetegia eta dei hori euskaraz ere badago, baina Netlach-i buruzko informazioa, gaztelania hutsez. Iaz izandako Netlach 05 ere gaztelania hutsezko ebentoa izan zen, katalanezko ukitu batzuekin.
Jarraian datorrena da jaso dugun testua:
Laburrak eta ptqk_blogzine proiektuetatik, blogging praktikei buruz antolatzen ari garen jardunaldira gonbidatu nahi zaituztegu. Helburuak: elkar ezagutu, elkar aurkitu eta ikertu ea zerbait edo ezer ez konpartitzen dugun.
Nola parte hartu?
1. Galdegaiari erantzun
Eztabaidarako zenbait lerro iradokitzeko asmoz, honako galdera hauek prestatu ditugu. Zuen erantzunak argitaratuko ditugu Laburrak eta Ptqk_blogzine blogen orrietan.
- Bi lerrotan zure bitakora, blog edo... deskribatu.
- Zergatik erabiltzen duzu blog bat? Zer ezberdintasunak daude beste medioekin?
- Zer nolako tresnak erabiltzen dituzu? Zergatik?
- Komunitate baten parte zarelakoan zaude? Bloggerren topaketaren batera joan al zara?
- Uste al duzu blogging delakoak edota erreminta digitalek jabetzeko, deszentralizatzeko, kontrainformazioa gauzatzeko eta ezaguera sortzeko aukera berriak irekitzen dituzten?
- Kopiatzen al duzu? Kopiatzen al dizute? Inporta zaizu? Copyleft ezagutzen al duzu?
- Eta blogen ondoren zer?
Beste galderak ere proposa ditzakezu,
2. Berriz bidal ezazu mail hau zuk gonbidatzen nahi duzun beste bloger bati.
3. Eztabaida Leioako Arte Ederren fakultatean egingo da, azaroaren 15ean, Netlach ekitaldiaren programazioaren barruan. Argibide gehiago helbide hauetan: ptqk (a bildua) freesurf.fr / natxo (a bildua) fundacionrdz.com
Erantzunak kargatzen...