Sustatu logoa Teknologia albisteak

Kanaldude telebista berriz gurekin

Fred BERRUET - EKE
2006-10-11 13:10

Telebista sozial lotura eta garapen sortzaile bezala

Kanaldude ez da telebista bat gehiago. Tokiko garapenean elementu inportante bat izan nahi du tokiko jendeak bere antolakuntzan inplikatuz. Gisa horretan, hurbilago da eta guzien iritziek osatzen dute.

Gizarte-gaiak, kultura eta kirola

Behe-Nafarroa hautatua izan da, lekuko hautetsiek erabaki bait dute tokiko garapen proiektu bat lurralde horretan eraikitzea. Kanaldude telebistak uztartu nahi ditu lurraldeko aktore guziak eta hedatzeko ahalbideak, hauen guzien arteko koprodukzio dinamika bat sortuz.

Urriaren 12tik goiti, telebista berriz ikusten ahalko da Nafarroa-Beherean, profesionalek nahiz amaturrek egin asteroko emankizunekin. Batek gizarte-gaiak eta kultura aipatuko ditu, besteak kirola eta bi astetarik behin saio berezi batek lurralde baten aurkezpena eginen du.

Interneten bidez zuzenki begira daiteke ostegunetan 19:00etatik 21:30ak arte (zuzenezko emankizuna) http://www.kanaldude.org/ webgunetik.

Xehetasun gehiago :

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu