Literatura Eskola 06/07
2006-10-13 12:10
Ikasturtez ikasturte aurrekoetan ikasitakoa osatzen ahalegintzen gara. Baina ez dira gaiak osatu gura ditugun bakarrak, ikuspegiak ere osatu gura ditugu eta orain arte Larrabetzu bilgune izan duen Eskolak Hernanin, Oreretan, Gasteizen, Iruñean, Azpeitian, Senperen, Lazkaon eta Larrabetzun zabalduko ateak. Honenbestez, Literatura Eskola 06/07 antolatuko dute:
Larrabetzu: bihotz bakartien kluba
Hernani: Natza elkartea
Orereta: Mikelazulo elkartea
Gasteiz: UEUko literatura saila
Iruñea: Euskaldunon Biltokia
Azpeitia: Uztarria euskara elkarrtea
Senpere: Hatsa elkartea
Lazkao: Goierriko kastak
Euskal Herrian literaturarekiko zaletasuna kutsarazten ahalegintzen garen batzuk bildu gara, batzuk, gu.
06/07 ikasturtea
Eskolak hilean behin izango dira, urritik ekainera, larunbat goizetan, 10:00etatik 14:00etara. Eskoletan parte hartzeko aukera bat baino gehiago egongo da: Urte osorako izena emanda zein norberari interesatzen zaizkion eskoletara joanda. Hori bai, azkena aukeratzen duenari gutxienez astebete lehenago jakinarazteko eskatuko diogu.
· Izena ematea
arrekikili@gmail.com helbidera idatzi eta jakinarazi: Deiturak eta harremanetarako telefono zenbakia.
Ikasturte osorako
Epea: urriak 20
Matrikula: 10
Eskola jakin baterako
Epea: Eskola eguna baino astebete lehenago
Matrikula: 10
· Literatura Eskolaren bloga
www.larrabetzu.org/literatura blogean Literatura Eskola 06/07ri buruzko berri guztiak jasoko ditugu. Bertan egongo dira eskola egunak, gaien inguruko informazioa eta irakurgaiak, eskoletan gertatzen denaren kronikak, hizlariei buruzko xehetasunak eta orohar Eskolarekin zerikusia duen guztia, edo ia.
Erantzunak kargatzen...