Teknologia albisteak

Urriaren 20an hasiko dira Danbaka musika lehiaketako zuzeneko saioak

Erabiltzailearen aurpegia
Maider Arregi - Goiena
2006-10-10 : 15:10

Aurten, Danbakako epaimahaiak 19 talde aukeratu ditu. 20. taldea ikusle eta irakurleek aukeratu dute Danbaka.com webgunean: Anal Bag talde arrasatearra. Guztira 1.397 lagunek eman dute botoa.

Kontzertuak

Kontzertuak

Kontzertuak hamabost egunean behin Espaloia Kafe Antzokian izango dira. 22:30ean hasiko dira eta talde bakoitza ordu erdiz arituko da.

Urriak 20

Azkaiter Pelox /Bergara

Drakes /Oñati

Klakson /Antzuola

Ozen /Arrasate

Azaroak 3

Matx /Elgeta

Malenkonia /Oñati

Benceblues /Bergara

Aby-Kem /Bergara

Azaroak 17

Igor /Aretxabaleta

Mahaster River /Bergara

Los Cretinos /Arrasate

Yotox /Bergara

Abenduak 1

Jim TNT & Amaia /Arrasate

Raul Lasa /Arrasate

Unnëa /Oñati

Scam /Aretxabaleta

Abenduak 15

Inalectrik /Aretxabaleta

Little Little Much /Arrasate

5 Twisters /Arrasate

Anal Bag /Arrasate

Sarrera eta abonuak

Kontzertu bakoitzeko sarrerak 4 euro balio du. Gaztekutxaren bitartez eskuratu ezkero baina, erdi prezioan izango dituzue, 2 eurotan. Abonuak ere izango dira salgai. 18 eurotan eta gazte kutxarekin 10 eurotan. Sarrerak eta abonuak eskuratzeko hiru bide dituzue: Elgetako espaloian, Goienako egoitzetan eta 902 36 38 51 telefono zenbakira deituta.

Kamisetak salgai

Aurten Danbaka kamisetak kaleratu dituzte. Edizio mugatua dute beraz eskuratu gure dutenek azkar ibili beharko dute. 19 euro balio du bakoitzak eta Goienako egoitzetan, Espaloian eta telefono bitartez lor daitezke.

Hedabideetako jarraipena

Iaz bezala, aurten ere Danbakak oihartzuna izango du etxe honek kudeatzen dituen medioetan. GOITBk egunero egunero eskainiko dio tarte bat. Besteak beste, kontzertuak eskainiko ditu (aurten eskenatoki berriarekin). Horrez gain, Arrasate Irratiak eta Asteleheneko eta Ostiraleko Goienkariak ere jarraipen zabala eskainiko dio lehiaketari. Informazio guzti guztia Danbaka.com webgunean aurkituko duzue.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago