Teknologia albisteak
1

Googlek Youtube erosi du

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2006-10-10 : 10:10

Googlek YouTube erosi du. Azken egunetako zurrumurruak baieztatu dira. 1.650 milioi dolar akzioetan, hori da prezioa. Googlek ere ez zuen zerbitzu txarra bideorako, Google Video, baina Youtuberen popularitatea ikaragarria zen. Alde guztietan daude itsatsita haien bideoak.

Bi urteko istorioa laburrean, konpainia txiki batek sarean bideoak argitaratzen urrea aurkitu du, eta bere bi fundatzaileak milioitsuak dira orain. 100 eta 200 milio dolar artean irabazi omen dute erosketarekin: VentureBeat blogean akordioaren xehetasun ekonomikoez datuak.

Ikus fundatzaile pare hori, Steve Chen eta Chad Hurley Youtuben bertan salmenta komentatzen. Chenek, Hurleyk eta Youtubeko 65 langileek Googlen jarraituko dute lanean, eta oraingoz, Youtube beraiek kudeatzen jarraituko omen dute.

Erantzunak

irratia.com
2006-10-10 : 18:45

Gaur gaurkoz, albiste teknologikorik handiena! Eta irratia.com emankizunean jendearen iritzia bildu gura dugu.


Zer diozu?


Zer iruditu zaizu?


Zer bilatzen du Google bilatzaileak?


Iritzi guztiak bildu gura ditugu, irratsaio batean. Bota zurea, idatzi, adierazi, kontatu... egin loturak, egin trackback... egin gura duzuna.


Zure iritziaren zain gaude irratian.


Erantzun

Sartu