Sustatu logoa Teknologia albisteak

Copyright arazoak Osakidetzarentzat, Interneten kopi-pega egiteagatik

Sustatu
2006-10-11 11:10

Galderak irailaren 30ean jarri zituzten Osakidetzaren Osanet atarian. Eta Gabriel Inclan osasun sailburuak esan duenez, urriaren 2an kendu zituzten, erroreaz jabetu zirenean. Galdera asko behar zirenez, Internetetik kopiatu eta itsatsi ziren edukiak, eta errorea izan zen horietako batzuk copyright eskubideak zituztela ez konturatzea.

Copyright horien jabeak, Asturiasko enpresa batek, 300.000 euro eskatu omen dizkio Osakidetzari eskubide urraketagatik. Inclan-ek dio disparatea dela kopuru hori eskatzea, errorea zuzendu zutelako, eta galderak ez direlako erabili. Baina defentsa zaila du Osakidetzak: kopiatu egin ziren edukiak, eta sarean jartzeko bederen erabili ziren. Kopuruak gehiegizkoa balitz ere, kasu honetan ordainketa batetik libratzea zaila izango da EAEko herri-administrazioarentzat.

Informazio gehiago hemen.

Osakidetzaren webguneari Osanet deritzo, eta haren atal bat da enplegu eskaintza publikoarena. Hor, familia medikuari dagokion atalean, aurkituko duzu galderen PDF dokumentua, pisutsu samarra (3 mega inguru). Dokumentu hori, eta gainerako galdetegi edo temario guztiak gaztelaniaz bakarrik daudela ematen du.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu