Gaur egun komunikazioa da enpresa edo erakundearen helburu eta estrategien berri hedatzeko bitartekoa. Ana Urkiza zuzendariaren eskutik, urria eta azaroa bitartean ENPRESA KOMUNIKAZIOAren inguruko hitzaldi-zikloa izango dugu Donostian.
Enpresa eta erakunde gutxi dira komunikazioa, bere dimentsio orokorrean (Komunikazio Korporatiboa, Komunikazio Komertziala, Komunikazio Instituzionala eta Barne Komunikazioa) lantzen dutenak eta komunikazioaren ikuspegi orokor edo global batean oinarritutako estrategiak taxutzen dituztenak.
Enpresa komunikazioa, ordea, ez da publizitate kanpaina bat. Ez da erakundearen logotipoa. Ez komunikabideekiko dituen harremanak. Ez harreman publikoak, ez esponsorizazioa edo marka jakin baten politika zehaztea. Komunikazioa, enpresa edo erakundearen parte da. Komunikazio kontzeptua, produkzioa, administrazioa edo giza baliabideak bezala, enpresa edo erakundearen baitan ulertu behar da, eta gainerako sailek bezala, enpresa edo erakundearen helburuak, estrategiak, planak eta baliabideak zehazten parte hartu behar du.
Komunikazioa da enpresa edo erakundearen helburu eta estrategien berri hedatzeko erabiliko dugun bitartekoa. Komunikazioari esker, enpresa edo erakundearen helburu estrategikoak mezu komunikatibo bihurtuko ditugu. Hartzaile ororentzako ulergarri, hurbil eta erakargarri. Horretarako, helburu estrategikoak ulertu, xehatu eta birmamitu, eta hartzaile bakoitzaren arabera, egokitu edo moldatu egin beharko ditugu.
Gaur egun, betebehar hauek guztiek, dimentsio jakin bat hartu dute enpresa edo erakundeetan; espezializazio jakin bat eskatzen dute, eta maila horretan, profil ezberdinetako profesionalak eta esperientziak ezagutzen ari gara.
Lekua:
GIPUZKOAKO BAZKUNDEA, Donostia
Nori zuzendua:
PROFESIONALEI:
IKASLEI:
Noiz:
2006ko urria eta azaroan, ostegunetan
Iraupena:
15ordu, 3 ordutako 5 moduluetan banatuta
Ordutegia:
17:00etatik 20:30era
Egitaraua eta hitzaldi-zikloaren ingurukoak 943 82 14 26 telefonoan edo hemen aurkituko dituzu.
Erantzun
Sartu