Bilaketa terminoen analisi barregarria
2006-10-05 11:10
Gaztelaniaz beste blogari bat ere aurkitu dugu antzeko ariketa egiten, kasu honetan blogosferak duen irakurketa moduaz hausnarketa serioagoa egiteko balio diona: txiripazko bisitekin osatzen dela blogen trafikoa, eta horrek blogen errelebantzia bere benetako neurrian jartzera behartu beharko gintuela.
Sustatuk dituen estatistika publikoetan , Recent Keyword Activity dioen tokian, azken bilaketa terminoen datu pare erakusten da, kuriositatea baldin baduzue. Datu murritzak dira, azken 100 bisitei dagozkienak, ez hilabeteko osoko datuak, baina tira, ikusten da Telezaborrarekin alderatuz, gauza aspergarriagoak bilatzen direla hemen, ez Mamen Mendizabal biluzik
Erantzunak kargatzen...