Open-Xchange ikastaroa
Ikastaroak enpresaren barruan groupware edo Open-Xchange talde-lanerako erremintak instalatzen eta erabiltzen irakastea du helburu.
Open-Xchange talde-lanerako beste aukera bat da gainontzeko konponbideen aurrean, adibidez Microsoft Exchange, Lotus Notes ...
Software libreko proiektu horren arkitektura zein jatorria, oraina eta geroa aztertuko dugu. Gainera, hausnarketa egingo dugu integratzeko aukerei buruz.
Open-Xchange eta talde-lanerako beste tresna batzuen arteko konparazio funtzionala eta kostuen konparaketa egingo dugu.
Ikastaroa amaitzerakoan, CDa emango dizuegu dokumentazio guztiarekin eta beharrezko software osoarekin.
Nori zuzendua: Sistemen administratzaileak eta profil teknikoko pertsonak. Linux administrazioari buruzko ezagupenak behar dituzte.
Baldintzak: Sistemen administrazioari eta Linux-i buruzko oinarrizko ezagupenak.
Gehiago: Open-Xchange ikastaroa
Erantzunak kargatzen...