Sustatu logoa Teknologia albisteak

"Mentxakaren aitorpena" eleberriari buruzko mahai-ingurua

Ostegun honetan, urriak 5, arratsaldeko 19:30etan, mahai-ingurua egingo dugu Andoaingo Urigain kultur etxean (udaletxearen ondoan). Gaia: Ardotxik idatzitako Mentxakaren aitorpena eleberritik abiatuta, egilea, garaia, liburua bera, eta hortik sortzen diren hainbat adar. ZUZENKETA, adi dataren zenbakiari: 5ean da, ostegunez.

Parte-hartzaileak: Petxo Idoiaga, Emilio Lopez-Adan Beltza. (Arantza Arruti ere parte hartzekoa zen, baina azken orduan ezin izan du)

Moderatzailea: Elixabete Garmendia

Edonor dago gonbidatuta mahai-ingurura, bereziki Ardotxi ezagutu zutenak, garai hartaz jakin-mina dutenak, liburua irakurri dutenak. Entzuteko ez ezik, hitz egiteko eta iritzia trukatzeko aukera ere izango dugu bertaratutako guztiok.

Informazio gehiago, Ardotxiren lagunen blogean

Jarraitu gaitzazu