Ba ote dator David Hasselhoff?
Baywatch eta Knight Rider telesaio epikoen protagonista, David Hasselhoff, etortzekoa da gaur Donostiako zinemaldira, antolakuntzaren arabera. Hori da hori, glamour sobredosia. Baina etorriko ote da azkenean? AEBetako albistegietan notizia da Hasselhoff-ek poliziari deitu ziola atzo bere alabaren ustezko suizidio saiakera bategatik.
Gero, ukatu egin dute hori, katuak arramaska egin ziola alabari omen da bertsio zuzena. Daviden emazte ohiak hori dio, behintzat. Suizidio deiarena senarraren asmakizuna izan zela...
Nolanahi ere, alaba ospitalean eta honen harira emazte ohiarekin eskandalua duela, Donostiara egin begarreko bisitak zalantzazkoa dirudi.
Hementxe lotura duzue Google News zerbitzura, non une honetan albiste mordo batean ageri den Hasselhoff, Donostia inon ere ez.
Erantzunak kargatzen...