Teknologia albisteak
2

Gipuzkoako Batzar Nagusien gune eta blog berriak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2006-09-25 : 15:09

Gipuzkoako Batzar Nagusiek webgunea berritu dute. RSS jario sorta bat, eta talde bakoitzarentzako blog bat, berrikuntza aipagarriak.

Batzar Nagusiaren oharraren arabera, www.jjgg-gipuzkoa.org helbidean dago webgunea, baina ez da egia, desbideraketa soila besterik ez da kokapen honetara:

Gunearen berritasunen artean, RSS jario sorta bat.

Bestalde, batzarkide talde bakoitzak bloga du. Horien bidez gauzatuko da herritarren partaidetza webgune berrian, Batzar Nagusiek diotenez: Batzarkide talde bakoitzak bere bloga izango du Gipuzkoako Batzar Nagusien web orrialdean. Beraz, herritarrek batzarkideekin harremanetan jartzeko aukera izango dute, Gipuzkoako aktualitate politikoa eta beste gai interesgarri batzuk eztabaidatzeko. Web orrialdea herritarren partaidetzarako tresna ere bada, erakundearekin beste modu batera komunikatzea ahalbidetzen dielako. Alde batetik, eskatzeko eskubidea nola erabili azaltzen die herritarrei; eta bestetik, batzarkide taldeekin, erakundearekin eta administrazio zerbitzuekin zuzenean harremanetan jartzeko aukera ematen die.

Blogetara sarbidea hemendik dago baina haientzat beste domeinu bat dago, gipuzkoablogs.net (URL guztiak erdaraz pentsatua daudela ematen du). Wordpress plataformaren gainean daude eginak blogak, eta Adimedia etxearen diseinua dutela irakur daiteke.

Blogek interfaze elebiduna dute, baina mezuak, euskaraz zein erdaraz, jario eta toki berdinera doaz.

Une honetan, Eusko Alkartasunak baditu mezu batzuk kargatuta, euskaraz zein erdaraz. Ezker Batuak agurra kargatu du, erdaraz bakarrik. EAJk, PSE-EEk eta PPk ez dute ezer kargatu beren blogetan: gaztelaniazko mezu bakar eta estandar bat ageri da hiruretan.

Itxura batean, erantzunak moderatuak dira blog hauetan.

Erantzunak

Txema
2006-09-25 : 19:53

Une honetan WordPress errorea ematen dute blog guztiek:



WordPress Error establishing a database connection



Ez dakit borratu, itxi egin dituzten blog guztiak edo WordPress sistemaren akatsa den.



Txema
2006-09-26 : 10:33

Gaur goizean errorea konponduta dago, baina esaten duzuen legez, EAkoek salbu, blogetan ez du inork idatzi.

Erantzun

Sartu