Mila azpeitiar baino gehiago egunero Uztarria.com-en
Uztarria.com-en bertan eman dute estatistiken berri grafiko eta guzti.
Stacounter zerbitzuaren datuak egin ditu publiko Uztarriak, urtebete sakonerarekin. Sustatuk ere duela hilabete batzuk zerbitzu berean oinarritutako datuak egin zituen publiko eta, hortaz, datuak bateragarriak dira, konparazioetarako balio dezakete:
Bietan, mila bisitari pasa daude egunean. 1.100 eta 1.200 inguru. Lanegunetako datuak dira horiek. Asteburuan asko jaisten da bi tokietan bisitari kopurua. Lanetik konektatzen gara Internetera, argi dago.
Orrialde gehiago ikusten dira, hala ere, Uztarrian, eduki gehiagoz osaturiko ataria delako: atal asko ditu, blog komunitate bizi bat, adibidez. Sustaturen pauta oso bestelakoa da, egunean hiruzpalau albiste, eta horietan zentratzen dira bisita gehienak.
Erantzunak kargatzen...