Web 2.0 ikastaroa UEUren eskutik
Aurkezpena
Internet zeharkatzen ari diren fenomeno eta joera berri asko dago, horien artean Web 2.0 deitu izan zaiona agertzen zaigu. Internet parte-hartzaileago, zabalago, irekiago bihurtzen ari dela adierazten digu horrek. Web 2.0 definizioaren barnean blogak, podcast, bideocast, jarioak, wikiak eta abar sartzen dira. Tresna berri hauek hainbat arlo profesionaletarako (hezkuntza, enpresa ) aukera berriak ekartzen dituzte. Horiek dira hain zuzen ere jorratuko ditugun gaiak.
Helburuak
Web 2.0 deitutako joeraren inguruko ikuspegi zabala lortzea da helburua. Hori ezagututa Web 2.0 tresna hauek zenbait ingurunetan (enpresan, eskolan ) nola erabil daitezkeen eta zenbait duda eta kontzeptu finkatuko dira. Blogak, jarioak, wikiak eta beste hainbat tresna sakonean ezagutzea eta beraien aplikazio praktiko eta adibideak ikustea.
Metodologia
Ikastaro teoriko praktikoa
Nori zuzendua:
Irakaskuntzan aritzen den edonori eta irakaskuntza prozesuan baliabide teknologikoen erabileran interesatuta daudenei. Enpresa munduan aritzen direnei eta inguru korporatiboan Web 2.0 tresnek dituzten abantailak eta erabilerak ezagutu nahi dituztenei. Web 2.0 deitutako joera eta bere definizioan sartzen diren tresnak ezagutu eta erabiltzen ikasi nahi duen edonori.
Oinarrizko informatika ezagutza eduki behar da.
Partaide kopurua: 16 gehienez. Ordu kopurua guztira: 15 ordu. Izena emateko irekita dago! Informazio gehiago: www.ueu.org
Erantzunak kargatzen...