Broute Mag, diseinua Euskal Herrian
2006-09-18 11:09
Broute Mag euskal diseinuari buruzko blog formatuko magazina da. Bertan, besteak beste, diseinu grafikoa eta web diseinua lantzen duten Euskal Herriko profesionalak elkarrizketatuko ditugu.
Elkarrizketa batzuk euskaraz egingo ditugu eta beste batzuk gaztelaniaz, elkarrizketatuak erabili ohi duen hizkuntzaren arabera.
Hauek dira proiektu honen helburu nagusiak:
- Euskal Herriko diseinatzaileen arteko harremana sustatu.
- Diseinatzaileen komunitatea osatzen duten profesionalen lanean sakondu.
- Nortzuk diren, zer egiten duten eta aurrera begira dituzten proiektuak erakutsi.
- Elkarrizketatutako profesionalak ezagutu eta haiekin harremanetan jartzeko erreferentzia bihurtu.
Broute Mag magazina Lanbroute.com-en garatu dugu edukinak kudeatzeko WordPress erabiliz.
Erantzunak kargatzen...