2004an literatur solasaldiak berreskuratuta, hirugarren solas-aldiari ekingo diogu urriaren 2an, Donostiako Udal Liburutegian. Aurreko bi edizioetan bezala, Harkaitz Cano izango da gidatzailea.
Lehenengo irakurgaia, urriaren 2koa, Dantzaldia (Le bal) izenekoa da, Irène
Némirovsky-k idatzi eta Eider Rodriguez idazleak euskarara eman duena.
Némirovsky judutarra zen; 1903an Kiev-en jaio eta 1942an Auschwitzen hil zuten.
Txalapartaren liburuaren hasieran, idazlearen berri ematen duen testu laburrean, honela esaten da:
"Hainbeste idazleri gertatu bezala, errekonozimendua batez ere hil ostean
lortu zuen Némirovskyk, batik bat 2004an Frantzian Suite française izena hartu zuen eskuizkribua argitaratu zenetik"; izan ere, puri-purian dago idazlea, Suiteren hainbat berrargitalpen egiten ari direla, Espainiar Estatuan ere.
Dantzaldiari berari buruz, honela zioen Francisco Solano Paíseko
kritikariak, 2006-04-22ko Babelian: "...De El baile, en efecto, cabe adelantar que, en su brevedad, es un prodigio de exactitud, una maquinaria narrativa que funciona con
implacable determinación."
Hona Harkaitzek, urritik abendura bitarterako, apartatu dizkigun liburuak:
Urriak 2 (astelehena) Irène Némirovsky, DANTZALDIA
Urriak 30 (astelehena) Ixiar Rozas, NEGUTEGIA
Azaroak 27 (astelehena) Iban Zaldua, ETORKIZUNA
Abenduak 18 (astelehena) Itxaro Borda (ZERUETAKO ERRESUMA)
Solasaldiak Udal Liburutegiaren Ekitaldi Aretoan (San Jeronimo kalean) izango dira, 19:30ean hasita; parte hartzea, librea, noski.
2006-09-15
Erantzun
Sartu