Sustatu logoa Teknologia albisteak

Hasier Etxeberriaren bloga dirudi honek

Sustatu
2006-09-15 10:09

Alua Mundua bloga polito ari da bere bidea egiten Mundua.com-eko komunitatean. Badirudi Hasier Etxeberria idazle eta kaztearia dela hor atzean dagoena, azken egunotako zantzu batzuen arabera.

Hona datuak

Hona datuak

Alua blogean artikulu hau atera zen abuztuan, argazki baten inguruko asmakizunarekin edo.

Joan den larunbatean, Xabier Gantzarainek Berrian argitaratutako artikuluan Hasier Etxeberriari aitortzen dio beste blog haren autoretza.

Alua Mundua blogean, Gutaz aritu dira idatzi zuen blogariak, nonbait anonimotasunetik irteteko edo medioetan aipatua izateko gogorik ez balu bezala... Hala ere, egun bereko beste artikulu batean El Mundo egunkariko Hasier Etxeberriaren artikulua agertzen da, sinadura eta guzti.

Hortaz, Hasier Etxeberriarena dirudi alu horrek.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu