Sustatu logoa Teknologia albisteak

Literatur Emailuak, blog formatuan RSS jarioekin

Sustatu
2006-09-14 11:09

Literatur Emailuak, Susari lotutako Armiarma webgunearen buletin literarioa, blog eran berrantolatu dute. Diseinu berria ere bai, Wordpress-en oinarritua, RSS jarioekin, jakina. Erantzunik gabeko bloga dela dirudi, hala ere.

Blogean bertan argitaratutako ohar batean azaltzen dute Armiarmakoek: "Orain arte bezala, literaturaren inguruko albiste, argitalpenen berri, efemerideen gaineko lotura eta literatur ekimen ezberdinen agenda osatuko dugu. Blogean gainera, Susa-literatura.com eta Armiarma.com guneetako informazio gehiago (Kritiken hemeroteka, nazioarteko efemerideak…) izango ditugu eskura."

Orain arteko asteroko emailu bidalketa guztiak hemen dituzte.

RSS jarioei dagokionez, ez bakarrik emailu guztienak, atalka ere harpidetzea baduzu.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu