Sustatu logoa Teknologia albisteak

Tawantinsuyu espedizioko webgune berezia

Sareko ARGIA - ARGIA
2006-09-14 09:09

Hainbat astetan zehar, Sareko ARGIAko www.argia.com/bolivia kanalean bideoerreportajeak, argazki galeria eta bidaia egunerokoa izango dira ikusgai. Informatiboki kanal osatua egitea izan da helburua, bideo lanketarekin jauzi kualitatiboa emateaz gain.

Gregorio Iriarte eta Manuel Egiguren misiolariei egindako "elkarrizketarekin:"http://www.argia.com/bolivia/bideoak.php ekin zaio bide berri honi eta datozen egunotan elkarrizketa eta bideoerreportaje gehiago izango dira sarean: Evo Morales presidenteari egindakoa, Felipe Quispe gerrilla buruarena, gasaren gerraren ingurukoa... Modu honetan, ARGIA astekariak Boliviari loturik argitaratuko dituen elkarrizketa, erreportaje eta artikuluak elementu multimediekin osatu dira.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu