Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskal Herria 2.0 mintegia Artelekun

Internet da bizi dugu garaiaren adierazpena. Sarea, komunikazioa, interakzioa, ezagupena eta informazioa. Ekonomia berria, jakintzaren sozializazioa…. kontzeptu berri asko. Etengabe aldatzen ari diren egoerak eta dinamika berriak. Anabasa dirudien ondo eraikitako errealitate berria.

Eta Interneten ere aldaketak daude, aldaketak datoz, aldatzen ari da. Eta gu; erabiltzaileok, sortzaileok, berarekin batera. Internet berri batezagutzen ari gara, web 2.0 kontzeptuaren baitan. Eta partehartzea, kolaborazioa, jarrera berriak ari dira nagusitzen. Negozioetan bezala, informazioan ere. Blogak, wikiak, software soziala, guzti hori ez zaigu arrotza, eta gu ere ur hoietan barneratzen ari gara. Euskal Herriak; herri bezala, nazio txiki eta ukatua den honek, hizkuntz eta kultur komunitate gisa ere, erronka berriak ditu aurrean dugun mundu berri honetan. Eta erronka hoiek hizpide hartu eta horren gainean eztabaidatu gura dugu Euskal Herria 2.0 izeneko mintegian.

http://euskalherria.bipuntuzero.org jardunaldietarako eratu dugun bloga.

Hitzaldi eta mahainguru interesgarriak. Gaian sakontzeko aukera. Euskal Herrian, Interneten esparruan mugitzen den jende esanguratsua gonbidatu dugu.

Parte hartzea zabalik dago, gonbidatuta zaude zu ere.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu