Sustatu logoa Teknologia albisteak

Software librean oinarritutako zerbitzariak

Ainhoa Latatu - UEU
2006-09-13 15:09

Software libreak azken urteetan izan duen garapena izugarria da. GNU/LINUX sistema, Apache web-zerbitzaria, PHP lengoaia edota MySQL datu-baseen kudeaketa-sistemak arrakastaren izen ezagunenak dira.

Mahai-gaineko aplikazioetan oraindik lehiakidea bada ere, zerbitzarien munduaan lehen mailako protagonista bihurtu dira aipatutako programak eta beste batzuk.

Gainera, administrazioen mugimendu hori bultzatu nahi dute eta enpresetan arlo honetako profesionalen falta sumatzen da.

Ikastaroak 24 kredituko iraupena du, 2006ko urritik 2007ko ekainera. On-line izango da, gertuko tutoretza eta saio prensentzial bereziekin. Ikastaroa osorik edo moduluka egin daiteke.

Hau da garatuko den egitaraua:

  1. Sarrera
  2. Sistema eragileak
  3. TCP/IP sareak
  4. Sistemaren administrazioa
  5. Sarearen administrazioa
  6. Segurtasuna
  7. Webgune dinamikoen garapena
  8. Eduki digitalen argitalpena

Informazio gehiago: ikastaroaren web orrian

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu