Web formakuntza Iparraldean EKEren eskutik
2006-09-11 10:09
www.eke.org euskal kultur atariari esker edozoin euskal kultura elkartek edota artistak bere ekintzen berri eman lezake sarean dauden kultura agenda eta kultura eragileen datu-basea baliatuz.
Extranet izeneko sistema baten bidez gauzatzen da hori.
Tresna baliagarri honi buruzko prestakuntza praktikoak apailatu ditu Euskal kultur erakundeak :
- Irailaren 20an, asteazkenez, Izurako zibergunean 14:00etatik 17:00etara
- Irailaren 23an, larunbatez, Hazparneko Elgar zentroko zibergunean 9:00etatik 12:00etara
- Irailaren 30ean, larunbatez, Mauleko zibergunean 9:00etatik 12:00etara
Egitaraua
- Artista edota elkarte baten fitxaren eguneratzeko urratsak.
- Gertakarien argitaratzea atariaren kultura agenda orokorrean.
- Blog batean sortzeko lehen urratsak www.eke.org atarian
Formakuntza horiek dohainik dira. Ordinagailuen kopurua mugatua izanik izenaren ematea beharrezkoa da telefono zenbaki honetara deituz (05 59 93 25 25) edo formulario bat betez.
Parte-hartzaile guziei formakuntzan aipatu eginbideen lantzeko eta sakontzeko auto-ikaskuntzarako CD-ROM bat emana izanen zaie.
Xehetasunak :
Erantzunak kargatzen...