Elhuyar Fundazioak ekoizten duen zientzia eta teknologiaren inguruko irratsaio hau asteazkenero emitituko da, 21:00etatik 22:00etara, Euskadi Irratian.
Elhuyar Fundazioak ekoizten duen Norteko Ferrokarrilla irratsaioa datorren asteazkenetik aurrera (irailak 13) entzun ahal izango da berriro Euskadi Irratian. Guillermo Roak eta Nagore Rementeriak zientzia eta teknologiaren berriak ekarriko dizkigute astero programara, ordubetez edo. Aurtengo ekitaldian, Norteko Ferrokarrilla gaueko 21:00etatik aurrera emitituko da, asteazkenetan.
Elhuyar Fundazioak Euskadi Irratian egiten duen zientzia- eta teknologia-dibulgazioko irratsaio hau hamaikagarren ediziora iritsi da. Gainera, aurten, iaz bezala, irratsaioko elkarrizketa guztiak mp3 formatuan deskargatzeko aukera dago http://www.zientzia.net web gunean.
Irratsaio hau ekoizteko, Gamesa enpresaren babesa jaso du Elhuyar Fundazioak.
Erantzun
Sartu