PPk euskal testuliburuak salatu ditu berriro
2006-09-04 17:09
EAEko Alderdi Popularrak txosten bat kaleratu du gaur euskal testuliburuetan agertzen diren gehiegikeria nazionalistak salatzeko. Santiago Abascal popularrak hiru argitaletxe izendatu ditu izenekin, eta haien inguruan Eusko Legebiltzarrean galderak zuzenduko dituela iragarri du.
Euskal Herri osoaren zazpi probintzietako mapa da, aurreko batzuetan bezala, historia faltsutzearen eta haurrei dotrina nazionalista inposatzearen adibiderik garbiena, gaurko PPren salaketaren arabera.
Inposaketa ideologikoaren beste adibide batzuk hauek dira, El Correo Digital eta Libertad Digital agerkarietan irakurri dugunagatik:
- EAEko eta Nafarroako datuak elkartuta taula batzuetan (borondate anexionista dakusate hor).
- Irudi batzuetan trafiko seinale elebakarrak ageri dira euskaraz.
- Ikurriña bakarrik ageri den udaletxeren bateko argazkia.
- Usurbilgo herriaren sarreran dagoen kartel baten argazkia: Kontuz, hemen euskaldunak gara.
PPk hiru argitaletxe aipatzen ditu: Elkarlanean eta Erein batik bat, eta neurri apalagoan, Edelvives.
Erantzunak kargatzen...