Aranzadi Zientzi Elkatea eta Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa bat datoz, egun, arkeologian aplikatzen ari diren diziplina zientifiko berriak bultzatzearekin, etorkizunean gure lurraldean egin daitezkeen indusketetan arduradun izan daitekeen ororentzat. Hori dela eta Zientzia eta Teknika arkeologiari aplikatutako ikastaroa antolatu dute.
Ikerketa arkeologikoan gailentzen ari diren joera zein diziplina zientifiko berrien gaineko ezagutzak jasotzea, eta karreran zehar arkeologiarekin lotutako ikasgaietan jasotako kontzeptuak zabaldu eta sakontzea.
Ikastaro erdi-presentziala da honakoa, eta 350 orduko iraupena du. Bi atal bereiz daitezke bere baitan:
2006ko irailaren 15 arte irekia dago matrikulazio epea. Ikastaroa 2006ko urrian hasi eta 2007ko irailean bukatuko da.
Eusko Ikaskuntza eta Aranzadi Zientzi Elkarteak hainbat unibertsitaterekin sinaturiko hitzarmenei esker, ikastaro honek aukera askeko kredituak emango dizkie ikasle unibertsitarioei.
Informazio guztia, ikastaroaren web orrian aurkitu daiteke: http://arkeonet.asmoz.org
Hala nola, informazio gehiago behar izanez gero:
Garoa Gonzalez
Arkeonet koordinatzailea
Tfno.:943212369
Fax:943297946
E-mail:ARKEONET@asmoz.org
http://arkeonet.asmoz.org
Erantzun
Sartu