Sustatu logoa Teknologia albisteak

Elhuyar Fundazioak zientzia-kazetaritzan trebatzeko beka bat eskaintzen du

Bekaren helburua da zientzia-kazetaritzan esperientzia hartzea, Elhuyar Fundazioaren Zientziaren Komunikazioa sailean praktikak eginez eta zientzia eta teknikaren dibulgazioa landuz.

Hautagaiak honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  1. Zientzia edo teknologia-alor batean goi- edo erdi-mailako titulua edo kazetaritzako titulua izatea.
  2. Atzerriko hizkuntzak jakitea.
  3. Lizentziatu berriak hobetsiko dira.

Bekak 9 hilabeteko iraupena eta 9.000 euroko saria izango du.

Interesatuak irailaren 15a baino lehen bidali beharko dute curriculuma helbide honetara: Elhuyar Fundazioa. Zelai Haundi kalea, 3 - Osinalde industrialdea. 20170 Usurbil. Edo helbide elektroniko honetara: zk@elhuyar.com

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu