Sustatu logoa Teknologia albisteak

Pride of Bilbao ferrya, hiru marinelen heriotzagatik ikerketapean

Sustatu
2006-09-04 11:09

Abuztuaren 20an desagertu ziren itsasoan hiru ingeles, Mantxako Kanalean, Ouzo izeneko untzian. Handik pare bat egunetara aurkitu zituzten hiruen hilotzak, segurtasuneko flotagailuekin jantziak, uretan. Salbamendukoen aburuz, Ouzo untziak talka handi bat jasan izana zen hipotesi nagusia.

Hori jakinik, Ouzo-ren bidean zein untzi igaro zitezkeen ikertu zuten, eta Pride of Bilbao, P&O konpainiako ferrya azaltzen zen. Poliziak untziaren kaskoa aztertu du, arduradunak galdekatu, eta kutxa beltza ikertu. Ikerketaren emaitzarik ez da zabaldu, baina Pride of Bilbaotik Ouzo ikusi zutela esan omen dute, ez ordea haren istripuaren berri izan zutenik. The Independent egunkariak dio kutxa beltzean gauza interesgarriak aurkitu omen dituztela.

The Guardian egunkariak dioenez, kasua Bizkaiko Itsasoan komentagai da egunotan: a puzzle that is the talk of the marine and sailing world. Denen ahotan dagoela, alegia. Baina Euskal Herriko edo Espainiako prentsan, bilaketa batzuetan aurki daitekeenagatik bederen, ez da ezer aurkitzen.

Hona informazio batzuk:

Bilbotik Ingalaterrara doazen ferryak bi dira une honetan, Pride of Bilbao P&0 konpainiarena, eta Fortuny, Transmeditarranea etxearena. Azken hau maiatzean hasi zen nabigatzen, eta bere lehen bidaian ez zuen Ingalaterrako agintarien baimenik jaso, segurtasun baimen guztiak prest ez zituelakoan (irakur albistea )

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu