Teknologia albisteak

Jakinet Eusko Ikasgaietan Ikastaroaren VII edizioa

Erabiltzailearen aurpegia
Garoa Gonzalez - JAKINET Eusko Ikasgaietan Ikastaroaren koordinatzailea - ASMOZ FUNDAZIOA
2006-09-21 : 16:09

Hezkuntza birtualaren eskaera zabalari erantzuteko asmoz eta euskal kultura hedatu eta sustatu nahirik, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak Internet bidezko Jakinet Eusko Ikasgaietan Ikastaroa 7. urtez abiarazi du.

IKASTAROAREN HELBURUA:
Euskal kulturaren zabalkundea eta alor horretan adituak prestatzea da ikastaroaren helburu nagusia. 13 jakintza-sailen bitartez, ikastaro honek euskal kultur errealitearen ikuskera emango du, hala egungoa nola historikoa.
IKASTARO EREDUAK:
Ikastaroa 13 jakintza-arlotan integraturiko hainbat modulutan banaturik dago. Moduluen artean derrigorrezkoak (60 ordu), ardatzezkoak (90 ordu) eta hautazkoak (100 ordu) ezberdintzen direlarik.
Ikastaroa egiteko 2 eredu daude: 1) Ikastaro osoa (250 ordu): ikasleak derrigorrezko moduluak (60o), Giza Zientzien bidea edo Gizarte Zientzien bidea osatzen duten moduluak (90o) eta hautazko moduluen eskaintzatik hautatutako 100 ordu egin behar ditu. 2) Moduloka: eskaintza osotik gehien interesatzen zaizkion moduluak aukeratu ditzake ikasleak (gutxieneko 50 ordu aukeratuz).
HARTZAILEAK:
-Lizentziatuak, diplomatuak eta unibertsitateko ikasleak.
-Lanean diharduten profesionalak.
-Euskal kulturaren ezaguera sakondu nahi duten pertsona guztiak.
HIZKUNTZA:
Derrigorrezko eta ardatz moduluak gaztelaniaz edo auskaraz ikasi ahal izango dira. Beti ere hizkuntza bakarra aukeratu behar da.
Hautazko moduluak eginak diren hizkuntzan ikasiko dira eta, orokorrean, bertsio hori bakarra izango da.
MATRIKULAZIOA:
2006/2007 ikasturteko matrikulazio epea zabalik dago urriaren 15 arte. Ikastaro osora matrikulatu ezkero 1000€ ordaindu beharko dira. Matrikula moduluka egiten bada balioa aukeratzen den ordu kopuruaren baitan egongo da. Gutxieneko 50 orduak 240 € eta 5 orduko gehigarri bakoitzeko 21 € gehituz.
Ikastaroan izena emateko ikastaroko webgunearen “matrikulazio” atalean agertzen den IZEN – EMATE ORRIA osatu eta Curriculum Vitae labur bat (2 orri gehienez) bidali behar da JAKINET@asmoz.org posta elektronikora.
Matrikulazioaren zenbatekoa ikasleak hautaturiko Ikastaro ereduaren araberakoa izango da. Ikastaro osoaren matrikula 1000 € - koa izanik eta modulukako matrikularen zenbatekoa aukeratzen den ordu kopuruaren araberakoa izanik.
DIPLOMA:
Ikasleak, ikastaroa gainditzeko bete beharreko baldintzak gainditu ezkero Eusko Ikaskuntzak luzaturiko diploma-egiaztagiria jasoko du eta UNED-ek (Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala) luzaturiko Eusko Ikasgaietan Unibertsitate Adituaren Titulu Propioa eskura dezake. Eusko Ikaskuntza izapide horretaz arduratuko da, dagozkion tasak ordaindu ondoren.

Informazio gehiagorako: ikastaroko web- gunea (http://jakinet.asmoz.org) kontsultatu edo/eta idazkariarekin harremanetan jarri:

Garoa Gonzalez, Eusko Ikasgaietan Ikastaroaren koordinatzailea
Asmoz Fundazioa
Villa Asunción
Alcalde Elósegui, 275
20015 Donostia- San Sebastián
Tfno: 943 21 23 69 – Fax: 943 29 79 46
E-mail: JAKINET@asmoz.org


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago