Tim O'Reilly Gasteizen
Tim O'Reilly (Cork, 1954) software librearen eta estandar irekien bultzatzaile ezaguna da. Berari atxikitzen zaio Web 2.0 kontzeptua sortzea. O'Reilly Mediako fundatzailea da eta informatika-liburuen editore onenen artean dago. Interneten gertatzen ari diren azken aldaketen guru eta erreferente nagusietakoa, bere bloga, O'Reilly Radar, teknologiaren eta hedabideen inguruko azken berriak jasotzeko iturri amaigabea da.
O'Reillyk hitzaldi bat emango du urrian Gasteizen kontzeptu horien inguruan.
Web 2.0. Enpresa eta ekintzailea internet berriaren aurrean
Tokia: Europa Jauregia - Gasteiz
Eguna: 2006/10/05
Ordua: 18:00-19:30
Antolatzailea: Araba Enpresa Digitala
Tim OReillyk 2004an sortu zuen Web 2.0 kontzeptua Internet bigarren belaunaldi batean sartzen ari zela adierazteko, eta batez ere lankidetzan aritzeko eta informazioa trukatzeko zeukan ahalmena azpimarratzeko: sare sozialak, wikiak, blogak, folksonomiak...
Timek berak zenbait adibideren bitartez azalduko du zer dagoen kontzeptu berri horren atzean eta zeintzuk diren Web 2.0 kontzeptuaren inguruan azken aldian gertatzen diren berrikuntzak, betiere Web 2.0 kontzeptuak enpresa eta profesionalentzat dituen abantailak nabarmenduz.
Informazio gehiagorako eta izena emateko: Enpresa digitala
Erantzunak kargatzen...