Sustatu logoa Teknologia albisteak

Bilbao.net berritua

Sustatu - Sustatu
2006-09-01 11:09

Bilbao.net berrituak erabilerraztasunari begira aldaketak egin ditu, lasterbideak eta teklatuko laburbideak eskainiz, eta kolore profilak, testu eta interfaze tamaina ezberdinak, eta abar. Esate baterako, kolore aldetik honela edo honela ikus dezakezu.

Informazioa ordenatuagoa dagoela ematen du eta egitura orokorra web mapan kontsulta daiteke.

Bilaketekin arazoren batzuk izan ditugu eta ez dirudi interfazea guztiz euskaratuta dagoenik, baina, oro har, aurrerapausu itzela izan da.

Hala ere, etengabeko hobekuntza prozesuan daudenez, arazoak edo hobekuntzak ikusten badituzu helbide honetara idatzi.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu