Sustatu oporretara doa, lagunok, eta abuztu amaierara arte ETB1eko programazioarekin sintonizatuta uzten zaituztegu. Hor duzue itsatsita artikuluan, gaurko programazioa. Abuztu osoan berdintsua izango delakoan... Ez gara gu honi erreparatu diogun bakarrak. Unai Lakok egun jakin bateko programak komentatzen artikulu polita utzi zuen Eremulauak-en, eta Fermin Etxegoienek ere, Berria-rako idatzi behar duen azken zutabeetako batean aipatzen du sintonia errepikatu bitxi horren konuta. Egia da, bai, Jaiak 06 faltan botako dugu.
Horra hor gaurko programazioa, uztailak 26, 2006, asteazkena. Gaurtik aurrera, egunerokoa kontsultatzeko modua hemen.
07:20 EUSKALDUNAK ETA INDIA BERRIAK "JUSTIZIA ETA KULTURA"
07:45 EUSKAL HERRITIK "EUSKALDUNAK MEDITERRANEOAN". Serie dokumental hau osatzen duten atalen bidez, Euskal Herria ardatz duten gai, pertsonaia, toki eta ohitura ugari aurkezten zaizkigu.
08:10 EGAZTEA
08:35 TIK-TAK CIRCUS. Saio honek munduko zirku ikuskizunik onenak biltzen ditu. Txina, Hungaria, Korea, Kanada eta Estatu Batuetako piztia-hezitzaileak, magia, akrobaziak eta umorea azalduko dira bertan.
09:05 BETIZU
09:05 GRISU DRAGOI TXIKIA "PARISEKO ERREGEA"
09:20 YOKO, JAKAMOKO ETA TOTO "HAZIAK"
09:25 HELLO KITTY II "SAGAR MAGIKOA"
09:55 HATTORI NINJAREN ABENTURAK "BATA-BIRA / NINJAREN GARAIKO AMETS BAT /"
10:15 MUKA MUKA "MUKA MUKAREN ORDEZKOA"
10:40 KITERETSU, NOBITAREN LEHENGUSU AZKARRA "MIRARIEN KUTXAK EGITEN DITUEN GAUZA HARR". Marrazki bizidunak
11:05 SALOMON ERREGEAREN MEATZEA "SALOMON ERREGEAREN MEATZEA"
11:55 ERREGE "HARAN BIZIAK ETA LIKA MUSKERRAK"
12:20 HATTORI NINJAREN ABENTURAK "KEGECHIYO AITARENA EGITEN"
12:40 VITAMINIX
12:45 KALIMERO "KALI ETA INDUSTRIA BERRIA-KALI ETA GATIB"
13:10 SAKURA, KARTAK ZAKURA "SAKURA,TOMOYO ETA EBESTI ZORAGARRIA"
13:35 POKEMON "BORROKALDI PAREGABEA"
14:00 GAUR EGUN
14:45 EGURALDIA. Eguraldiaren iragarpena
14:50 BETIZU
14:50 BENETAKO MAMUAK. "IIARGI ZORNATZAILEAREN JAIA-SIMONEN LORP"
15:20 BURDIN AHO. "EUTSI GOIARI"
15:40 DINOSAUROAK "AMARIK HOBERENA"
16:05 ROCKET POWER "MARRAZOEN ERASOA-PARKEKO IRUDIAK"
16:30 TRIKITRAKA TRIKITRON Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoek Euskal Herri osoa zeharkatuko dute Pelipe izeneko lokomotora magikoarekin.
17:40 EGAZTEA
18:00 IPARRALDEAREN ORENA
18:05 BIDAIDE
18:05 NAMIBEKO DRAGOIAK "NAMIBEKO DRAGOIAK"
18:55 MUNDUAREN MUGETARAINO "SINBAD SWAHILIEN ARTEAN"
19:45 JUST FOR LAUGHS
20:00 GAUR EGUN
20:45 EGURALDIA Eguraldiaren iragarpena
20:50 MAITE KUTTUNA "BAHIKETA"
21:20 EGAZTEA: DRAGOI BOLA Z "OSO HAZI BITXIA"
21:50 EGAZTEA: DRAGOI BOLA Z "MUNSTRO TAKTIKA BAT"
22:10 WAZEMANK
23:00 BASXTREM
00:00 EGUNA IRUDITAN
00:05 SURF IN` EUSKADI
00:50 TRAVEL NOTES "TUNEZ"
01:15 BAKARRIK edo... Estepan Aldamiz Etxebarriak gidatutako tartea
03:15 TEILATUPEAN "BETIKO LAGUNENA"
03:35 OPORROCK
04:05 KANTUZ BIZI
04:35 ELKARTASUNAREN BIDEAK "MUNDUA ALREBES - BRASIL I" Dokumental sail honek Hirugarren Munduko jenderaren eguneroko bizitza erakusten digu. Kooperanteen lanaren bitartez euren kultura, bizimodua eta abar ikusten ditugu. Kooperanteen lana Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako sailari esker ematen da, euskaldunon diru languntzaz.
05:05 EUSKAL HERRITIK "ZAZPI KALEAK". Serie dokumental hau osatzen duten atal ugarien bidez, Euskal Herria ardatz duten gai, pertsonaia, toki eta ohitura ugari aurkezten zaizkigu.
05:40 ESANAK ESAN "PILAR BARANDIARAN (ATAUNEN GRABATUA)" Jose Mari Iriondok aurkeztu eta zuzendutako elkarrizketa saioa.
06:10 OSABIDEAK "BERBENA JARABEA,KOLESTEROLA JAIZTARAZTEN" Alfredo Elorzak aurkeztutako saioa. Bertan, osasuna eta elikadura zaintzeko aholkuak emango dira.
06:25 AMAMA SUKALDARI "ERBIA EHIZTARI SALTSAN" Betiko sukaldaritzako plater onenak bildu nahi dira programa honetan. Lehenbiziko zatian platera non prestatuko den eta plateraren beraren edo plater horren osagai nagusiaren historia azaltzen dira. Ondoren, sukaldariak platera nola prestatzen den azaltzen du, eta, azkenik, errezeta ematen da.
06:40 IKUSGELA Hezkuntza arloari zuzendutako saioa, Iñigo Lopez de Aldak aurkeztuta. Irakasleen, gurasoen eta ikasleen beharrizanak eta intereseko gaiak lantzen ditu.
kritika gogorrak ETBri.
merezi ote ditu horrelakoak?
nik uste ezetz...
haurrentzat programazio zabala dagoela? noski, euskarazko telebista batera ohitzeko, ezta pauso txarra.
nazkatuta gaudela ero eta bero ikusteaz? zer egingo diogu ba. Kritika gogorrak eginez ezta ezer lortzen. Proposamenak behar direlakoan nago ni. Ideia ikaragarria daukazuela zeuon buruetan? ba bota! bidali etbri email bat! eta jendeari gustatzen ez bazaio, jasan kritika gogorrak, ea zer sentitzen den.
Programazioa " exkaxa", ba nere ustez ere bai. Baina udaran... beti izaten da horrela etxe honetan... euskaldunak parrandazale garela konturatu ote dira etb-n!!! ziur baietze jajaja :D
Zenbat mezu idatzi dira, eta argitaratu egunkarietan, blogetan, alde guztietan ideiak botaz, ETBri aldatzeko eskatuz... eta ez dute kasurik egin. Zerbitzu publiko bat da, guk ordaintzen duguna. Uste dut badugula kritikatzeko eskubiderik.
ETB2 ez dugu kritikatzen ez dagoelako kritikatu beharrik, saio onak eta txarrak ditu, denek bezala. Zergatik ez dituzte bigarren kateko telesail eta film kalitatezko horiek ETB1en jartzen? Zergatik itzultzen dituzte haurrentzako filmak edo Schwarzeneggerrenak soilik?
Kritikatzen ez badugu, ez dut uste aldaketarik egongo denik.
ETB1eko programazioa lotsagarria da. Hobe lukete umeen ordutegian marrazki bizidunak jartzera mugatu, eta errepikapenen ordez irudi biribil koloretsu geldia utzi euskadi irratiko soinuarekin.
ETB2ko filmak zergatik ez dituzte euskaraz botatzen? Zergatik jasan behar dugu "programazio merke" guztia euskaldunok? Meza bota dezatela gazteleraz eta ETB2an, Berrea eragiteko telezaborra ere pasa dezatela ETB2ra, Maite kuttuna ere ETB2an bota dezatela (horrelako programa atzerakoi eta emakumeen irudi zapaldua zabaltzeak legez zigortuta egon beharko luke!) gainera euskaraketan dirua aurreztuko lukete...
Ni behintzat ez nago batere konforme ETB1eko programazioarekin!
Azpidazkien kontu hori hamaikatan eztabaidatu da, eta aldekoak nahiz kontrakoak ditu. Ni arrazoi askorengatik aldekoa nauzu eta ez dut ulertzen zergatik ETBkoak tematzen diren filmak bikoiztearekin, ez zait ona iruditzen hizkuntzaretzat. Bikoiztu ba marrazki bizidunak, telesailak edo haurrentzako filmak, baina gainerakoak azpidatzirik asko irabaziko dugu euskaldunok (jakina ez naiz ari etekin ekonomikoez).
Abuztuaren 1eko (asteartea) audientziak:
'Tik Tak Circus': 2.000 eta %4,7
'Betizu':9.000 eta %6,8
'Gaur egun 1': 31.000 eta %8,8
'Betizu': 15.000 eta %3,1
'EGaztea'7.000 eta %2,2
'Bidaide': 5.000 eta %1,6
'Gaur egun 2': 16.000 eta %4,9
'Maite Kutuna'13.000 eta %2,9
'Dragoi Bola Z': 25.000 eta %4,6
'Martin' "Udare denboraldia": 17.000 eta %2,6
'Martin' "Misioak": 21.000 eta %3
'Martin' "Irrati zaborra": 13.000 eta %1,9
'Ibiliz': 26.000 eta %4,6
'Besterik gabe' "Mikel garaizabal enologoa": 1.000 eta %0,1
'Korea eta Txina amets bidean I': 3.000 eta %1
'Niko Etxart berezia': 2.000 eta %1,3
Eta udako ETBren grito de guerra ahaztu egin al zaizue? Eguraldia ematen duenak ere besterik ez du esaten
EKHIPOLIKI!!!!!!!!!
:D