Katalunia-Euskadi, urriaren 7an
2006-07-17 14:07
Hona hemen Vilaweb-eko albistearen zati nagusia, euskaraz:
Kataluniar eta euskal futbolzaleek gehien igurikitzen zuten partidetariko batek badu data: urriaren 7a. Vilawebek jakin ahal izan duenez, Kataluniako eta Euskadiko nazio-taldeen arteko norgehiagoka ia segurutzat jo daiteke. Kataluniako eta Euskadiko futbol-federazioen arteko harremanek ataka gainditu dute. Seguruenik Camp Nou zelaian izango da neurketa.
Bi selekzio horien ezagutze ofiziala aldarrikatzeko baliatuko da kirol-festaren abagunea. Urriaren 7an, gainera, hitzordua du Espainiako selekzioak ere.
(Iturria: Vilaweb.cat)
Erantzunak kargatzen...