Teknologia albisteak

Fernando Muniozgureni omenaldia

Erabiltzailearen aurpegia
...eta kitto! Euskara Elkartea - ...eta kitto! Euskara Elkartea
2006-07-13 : 18:07

Joan den asteburuan hil zen Fernando Muniozguren euskaltzalea. Datorren zapatuan omenaldia egingo diote euskalgintzako hainbat eragilek Eibarren, arratsaldeko 19.00etan

Datorren zapatuan, uztailak 15, euskalgintzak azken agurra egingo dio Fernando Muniozguren euskaltzaleari, Eibarko Txaltxa Zelaiko auditoriumean arratsaldeko 19.00etan.

Ekitaldian hainbat lagunen partehartzea izango da:

Mikel Laboaren Xoxo beltza abestiak ireki eta itxiko du ekitaldia, Egoitz Unamuno eta Maite Arroitajauregiren eskutik. Horrez gainera, euskalgintzako talde askotako ordezkariak egongo dira: Euskara teknikariak, Eibar.org, Zarauzko Txaparro elkartea, Badihardugu, Topagunea eta …eta kitto! Euskara Elkartea; Kezka Dantza taldeak "Arratiako jotak" dantza eskainiko du; Asier Serranok eta Pako Aristik emanaldi berezia egingo dute eta bertsorik ez da faltako. Lerro hauen bitartez euskalgintza osatzen dugun taldeok larunbateko ekitaldira gonbidatu nahi ditugu euskaltzale guztiak.

Fernando Muniozguren joan zen larunbatean hil zen gaixo egon ondoren. Euskeraren alde egindako lan mardulak bere lanbidearen arlorik nagusiena bete zuen, eta horrez gain, beste hainbeste esparru ere jorratu zituen, batez ere pentsalari eta komunikatzaile moduan.

Erantzun

Sartu