Teknologia albisteak

poesia jardunaldiak gabriel arestiren etxEAn

Erabiltzailearen aurpegia
Larrabetzuko Literatura Eskola - bihotz bakartien kluba
2006-07-17 : 09:07

Hirugarren urtez zabalduko ditugu Gabriel Arestiren Eako etxeko ateak uztailaren 22an eta 23an

Aurten poesia eta itzulpena izango dira berbagaiak: batetik, kanpoko zein poesiak izan duen eragina gurean, batez ere 1975etik gaur arte, eta bestetik, gure poesia zelan munduratu behar dugun. Era berean eta Erromako Associacione Culturale Euskara elkartearen lankidetzari esker, Italiako bi poeta izango ditugu gurEAn egun bertan egiten den poesiari eta, oro har, literaturari buruz berba egiten. Mahai-inguruak, kafe-tertuliak eta poesia errezitaldiak izango ditugu bi egunotan eta berauetan parte hartzeko ez da aurrez izenik eman behar izango ,guztiak ere, literaturazale ororentzat doaneko amu izatea baita gure helburua. Jardunaldi hauei buruzko informazio guztia gaurtik aurrera ikusgai jarriko dugu www.larrabetzu.org/literatura blogean. Bazkarietara etorri gura duenak bertara mezua bidaltzea baino ez dauka.

EGITARAUA

Ea (Bizkaia) 2006ko uztailaren 22 eta 23an:
(Mahai-inguruak, errezitaldi musikatuak, tertuliak, panel literarioak...)


Uztailaren 22 a, zapatua:
• 11: 30ean: Hitzaldia Udaletxean, gaia: “Zergatik itzuli zituen Arestik
Nazim Hikmet eta Bocaccio?”.
Hizlariak: Ralf Streck eta Edorta Jimenez

• 14:30ean: Bazkari herrikoia Bedaronan.

• 17:00ean: Kafe – tertulia literarioa. Gaia:”Egungo Italiako poesia”.
Partaideak: Italiatik etorritako poetak: Ubax Cristina Ali Farah
eta Luca Papini. ( Koordinazioa: ”Assozziacione Culturale
Euskara”)

• 21:30ean : Poema irakurraldia musikaz lagunduta, Eako portuan.
Italiako poetek eta euskal poetek hainbat testu irakurriko
dituzte,Jon Piris musikariaren taldearen laguntzarekin.
Irakurleak:Leire Bilbao,Miren Agune Meabe,Xabier
Mendiguren, Joseba Etxebarria eta Gotzon Barandiaran.


Uztailaren 23 a, domeka:
• 11:30 ean: mahai-ingurua Udaletxean “Euskal poesiak jaso dituen eraginak”.
Hizlariak: Iratxe Retolaza.

• 14:30ean : Bazkaria Natxituko Bolatokian.

• 17:00 etan: Kafe tertulia literarioa Natxituko “Astei” Nekazalturismoan.
Gaia: “Euskal poesia munduratzen”.Gidariak:Fito rodriguez eta Pako Aristi


Jardunaldiei amaiera emateko,tertulia egitearekon batera hainbat poetek euren olerkiak irakurriko dituzte:Edu Zelaieta,Angel Erro, Leire Bilbao, Sonia Gonzalez...

Aurreko ekitaldiez gain, eta herritarren partehartzea bultzatzeko, Ea, Natxitua eta Bedaronako toki esanguratsuenetan panel literarioak jarriko dira idazleen datu eta obren pasarteak eskeiniz.
HEA “Herrijeri Emon Arnasa” kultur Elkartea
Associacione Culturale Euskara
Literatura Eskola

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago