Teknologia albisteak

IKTeroak HikHasi ikastaroan: Nork aipatu du irakaskuntzan konformismoa dela nagusi?

Erabiltzailearen aurpegia
Luistxo Fernandez - CodeSyntax
2006-07-12 : 13:07

IKTeroetako Jolausek oso oso hausnarketa interesgarria argitaratu du beren blogean. Duela egun batzuk HikHasi jardunaldietan eman zuten ikastaroaren harira, balantze bat. Bost ataletako testua irakurtzeko, zoaz bertara. Hona ideia bakan batzuk kopiatu ditut, dena den.

Irakaskuntzan diharduen euskal abangoardia digitala (IKTeroak), gero haur eta gaztetxoen irakasle izango direnen irakasle izan ditugu... ea transmititzen den zerbait!

Batetik, ebidentzia batekin egiten du topo Jolausek:

  • Iraskaleon egunerokoan informazio iturri interesgarriak lortzeak garrantzia handia duela zer esanik ez dago. Gehienok Google-era jotzen dugu eta nire asmoa, beste aukera interesgarriago batzuk daudela azaltzea zen.

Eta, bere azalpenekin nahiko gustura geratu da, irakasle-ikasleak jabetu zirela informazio bide alternatibo horiez: Ziurrenik denboratxo bat pasa beharko dute oraindik tresna hauek normaltasunez erabili arte baina horrelakoen balioaz ohartu zirela garbi daukat. Halaxe dio Jolausek: Del.icio.us-ek eskaintzen dituen zerbitzuak azaltzen ari nintzela, hauek Bloglines bezalako agregatzaile batekin uztartuz lortu zitekeena azaldu nuenean, irakasleok gela barruan gure ikasleekin nabaritzen dugun une berezi horietako bat sentitu nuen: Ostras! Informazioa kudeatzeko bide berri hauek era egokian erabiliz lor daitekeenaz jabetu dituk. Trasnmititu nahi huen mezua jaso ditek. Tira Jokin, animo eta urrera!.

Balorazioetan, puntu bat nabarmenduko dut:

Irakaskuntza mundua ez dago geldirik! Kezkatuta ikusi ditugu irakasle asko: nahiko aspertuta daude euren egunerokotasunerakin eta bide berriak jorratu nahi dituzte. Ez daude gustura ikasleek azaltzen duten jarrerarekin euren ikasgaietan eta ikasleentzat oraingo metodoak baino motibagarriagoak izango direnak probatu nahi dituzte. Bere gela etorkinez josirik duen tutorerik ere ezagutu dugu, zer egin ez dakiena euskara eta euskal kultura bere ikasleegan zabaltzeko. Irakasle asko ikasleekin esperientzi berri eta motibagarriak bizitzeko esperantzaz etorri dira ikastarora. Nork aipatu du irakaskuntzan konformismoa dela nagusi? Ez da behintzat nik ikastaro honetan bizi izan dudana. Konpromisoa izan da nagusi taldean; bide onetik goazelaren seinale!

Ea ba, ea...

Erantzun

Sartu