GreatNews euskaraz
2006-07-13 10:07
GreatNews RSS irakurlea ez da oso ezaguna, baina The RSS Blogan egindako ikerketatxoan puntuazioarik onena berak atera zuen, Bloglines eta beste batzuen aurretik, nabarmen gainera. Windowserako bakarrik dago eskuragarri, baina ez du .Net teknologiarik behar, eta, horrenbestez, oso arina eta oso azkarra da, ikaragarri gainera. GreatNews doakoa da, eta pare bat astetik hona euskarazko aukera ere ematen du. Itzulpena egiteko GreatNews Language Pack Editorea erabili da, eta benetan erraza izan da, nahiz eta itzulpenak moldaketak beharko dituen seguruenik. Aipatzekoa da Curio Studiokoek erakutsi duten prestutasuna itzulpena onartzeko.
Erantzunak kargatzen...