Elhuyar Fundazioak Hiru Mosketariak
bideojokoa argitaratu berri du CD-ROMean. Hiru dimentsioko irudiak erabiltzen dituen euskarazko lehenengo plataforma-bideojokoa da.
Elhuyar Fundazioak bideojoko batera ekarri du Alejandro Dumas idazle klasikoaren Hiru Mosketariak. Aisialdirako bideojoko hau 19 herrialdetan argitaratu da, eta euskarazkoa Elhuyarrek argitaratu du. Hiru dimentsioko irudiak erabiltzen dituen euskarazko lehenengo plataforma-bideojokoa da, eta punta-puntako teknologia erabiltzen du. Horrez gain, hiru mosketari klasikoetan oinarritutako lehenengo jokoa ere bada.
Istorioa Parisen gertatzen da, 1628. urtean. Xavier kondeak eta Orsini haren laguntzaile maltzurrak DArtagnan eta Aramis eta Athos mosketariak bahitu ditu eta gaztelu sekretu batera eraman ditu, Frantziako koroa menderatzeko asmoarekin. Jokalariaren eginkizuna izango da Porthos mosketariari laguntzea bere lagunak salbatzen. Horretarako, berrehun eremutatik baino gehiagotatik igaro beharko du Porthosek: baso zabartsuetatik, ikaragarrizko gazteluetatik, ziega ilun eta hezeetatik... Eremu horietan guztietan, gainera, ezusteko oztopoei egin beharko die aurre: salto egin beharko du, zaindariekin borroka egin, objektuak jaso... Aurrera joan ahala ere, zailtasun-maila handitzen joango da (hamar maila pasatu beharko dira); beraz, jokalariak bere abileziaz baliatu beharko du mosketariak salbatzeko. Jokoak hiru amaiera posible ditu, eta, horrez gain, hiru partida gordetzeko aukera ematen du. Aspertzeko paradarik ez dago, beraz, bideojoko honekin.
www.elhuyar.org/mosketariak web gunean bideojoko honen demoa deskargatzeko aukera dago.
Erantzun
Sartu