Teknologia albisteak

Hegazti gripea Salburuan

Erabiltzailearen aurpegia
Asier Sarasua
2006-07-07 : 19:07

Dagoeneko jakingo duzue hegazti gripea topatu dutela Salburuan (Gasteizen).

Hedabide hauetan daukazue horren berri:

Hilik aurkitu zuten hegaztia murgil handi bat da (Podiceps cristatus espezieko hegazti akuatiko bat). Hegaztiei eragiten dien birusaren aldaerarik gaiztoena dauka ale honek.

Salburuko parkeari buruzko informazio gehiago hemen.

Hegazti gripearen ondorioz ezarri diren segurtasun eremuen mapa bat hemen daukazue: 3 kilometrokoa babes gunea da eta 10 kilometrokoa zaintza gunea.

Gune hauetan ezin da etxeko hegaztirik ezta bere deribaturik lekuz aldatu, hegazti kontzentrazioak debekatu dira eta basa hegaztien ehiza debekatu da.

Erantzun

Sartu