Teknologia albisteak

Enpresa Digitala: RSS eta blogak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2006-07-05 : 10:07

Eusko Jaurlaritzak SPRI sozietatearen bidez bultzatzen duen Enpresa Digitala ekimenak RSS kanalak eta blog pare bat ireki ditu.

Buletin elektronikoen bidez informatzen du Enpresa Digitalak baina aukera ona da orain zenbait RSS kanal aurkitzea.

Gomendatzekoa da Prestakuntza eta Gertakariak izeneko jarioa, harpidetzeko. Ikastaro, mintegi eta jardunaldi mordoxka bat antolatzen dituzte, doakoak asko, eta ikastaroen kasuan prezio txukunekoak ordaindu behar izaten denean, eta hortik informatuta egon zaitezke.

Blogari dagokionez, elebiduna da, eta paradoxiko samarra. Hemen euskarazkoa eta hemen erdarazkoa.

Baina egiazki, ez dira bi blog, bi erantzun-kate desberdin harilkatu daitezkeen zerbait... Blog sarrera bakoitzaren testu gorputza elebiduna da, eta gero, erantzunik badago, denak batera. Hortaz, euskarazko portadan erantzunik ez dagoela iruditu arren, sartu sarrera batera eta, gure harridurarako, erdarazko erantzun batzuk aurkitzen ditugu. Kontua da erdarazkoak izan dituen erantzun berberak direla. Arkitektura arraro samarra.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu: