Teknologia albisteak

Web 2.0 enpresetan: ikastaroa euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2006-07-04 : 09:07

Uztailaren 18tik 20ra, UEUk antolatua Miramon Enpresa Digitala ekimenarekin, Donostiako Parke Teknologikoan. Ikastaro osoa euskaraz izango da, eta plaza mugatuak dira.

Helburuak: Web 2.0 deitutako joeraren inguruko ikuspegi zabal bat lortu ahal izatea da helburua. Hau ezagututa Web 2.0 tresna hauek ingurune korporatiboan nola erabili daitezken eta zenbait duda eta kontzeptu finkatuko dira. Blogak, Jarioak, Wikiak eta beste hainbat tresna sakonean ezagutu eta bere aplikazio praktiko eta adibideak ikusi.

Internet zeharkatzen ari diren fenomeno eta joera berri asko dago, horien artean Web2.0 deitu izan zaiona agertzen zaigu. Internet parte hartzaileago, zabalago, irekiago bihurtzen ari dela adierazten digu honek. Web2.0 definizio horretan barnean sartzen dira blogak, podcast, bideocast, jarioak, wikiak etab. Tresna berri hauek enpresentzako aukera berriak ekartzen dituzte bezeroekin harremana lortu, beraien marka edo produktuak izaten ari den harrera aztertu, publizitatea egiteko era berriak etab. Horiek dira hain zuzen ere jorratuko ditugun gaiak.

  • Data: Uztailaren 18tik 20ra .
  • Ordutegia: 9:30tik 13:30ra.
  • Iraupena: 12 ordu.
  • Lekua: Miramon Enpresa Digitala. Mikeletegi Pasealekua 56, 1. Donostia.
  • Prezioa: 50 euro (BEZ barne).

Egitaraua hemen. Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, edo izena emateko, jo Enpresa Digitalera helbidera, edo 943 000 999 telefonora deitu.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu: