Sustatu logoa Teknologia albisteak

UEMA egunaren ederra, eta kazetari batzuen bista kaskarra

Anton Bilbao - Nire kolkotik
2006-07-03 14:07

UEMA eguna ospatu zen atzo Alegin, igandearekin eta eguraldi nahiz giro ederrarekin. Parte hartze asko zabal eta anitzarekin, Noticias de Gipuzkoa eta Garako kazetariak guztiz ohartu ez baziren ere...

Hara non gaurko Noticias-en EAko ordezkaria baizik ez den aipatzen; Gara-n Batasunakoak ere ikusi zituzten.
Ez batek ez besteak, ez zuten beste ordezkari politikorik ikusi, baina egon egon ziren bertan; ekitaldiaren hasieratik bertatik, eta ez bakarren bat, batzuk baizik.
Euskaldun jokatzeko aukera egin duten udalen bilgunea, UEMA, aurrera doa hala ere. Oztopoak oztopo eta itsukeriak itsukeria...
UEMAri zorionak beraz, eta jakin dezala jendeak eta UEMAk berak, egunkari horiek aitortutakoa baino babes zabalagoa duela.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu