Imanol Murua Uria Berriako kazetariak irabazi du aurtengo Rikardo Arregi Kazetaritza Sari Nagusia, bai egunkarian bai Mahai Jokoan blogean Euskal Herriko politikari buruz idatzitako artikuluengatik.
Andoaingo Udalak emandako kazetaritza sarietan beste hiru saritu ere izan ziren:
Aurtengo edizioan, sarien epaimahaia honako lagunek osatu dute: Jose Inazio Basterretxea, Agustin Errotabehere, Arantxa Urretabizkaia, Mikel Irizar eta Ana Urkiza.
Sari nagusiari dagokionez, epaimahaiaren esanetan, bikain ari da Murua: Elkarrizketetan sendo, erreportajeetan argi, iritzi formatoan zorrotz eta zintzotasunez jokatuz. Aipagarria da nola asmatu duen bere bloga erabiltzen paper euskarriko lanaren osagarri.
Muruak blogean dioenez, aste batzuetan etena hartuko du. Baina ez da sariaren 9.000 euroekin hanka egin duelako, oporrak egokitu zaizkiolako baizik.
Berrian elkarrizketa laburrak daude irabazleekin artikulu honetan.
Erantzun
Sartu