Sustatu logoa Teknologia albisteak

Hau da hau destropela!

Sustatu
2006-06-30 10:06

Nork korrituko du Tourra? Goardia Zibilaren dokumentuek hainbat txirrindulari izen-deiturekin izendatzen omen dituzte, Fuentes doktorearen odol eta dopin eskandalua. 58 omen, diote hedabide gehienek. Prentsan aurkitu dugu zerrenda pare bat, eta han ageri direnak 56 direla esaten zaigun arren, kontatu ditugu, eta 38 dira zerrendakoak. Euskal Herrikoak, bost dira horien artean.

Espainiako bi egunkariren edizio digitaletan aurkitu dugu txirrindulari zerrenda konpleto samarra: El Mundo-n eta La Razon-en

Biek diote 50 izenetik gora daude inplikatuta... Beraz, edo ez dakite kontatzen, edo zerrenda ez da benetakoa edo osoa. Bi egunkariek zerrenda bera dute, eta 38 izen ageri dira han, batzuk dagoeneko aktibo ez diren txirrindularienak.

Euskal Herrikoak bost dira, izen horien artean:

  • David Etxebarria
  • Unai Osa
  • Joseba Beloki
  • David Latasa
  • Igor Gonzalez de Galdeano

Lehen hiruak Astana taldekoak (lehen Liberty). Latasa Comunitate Valencianakoa da, eta Igor Gonzalez de Galdeano ez da txirrindulari profesionala gaur egunean, baina Euskaltel-Euskadi taldeko kirol zuzendaria da.

Zer gertatuko da? zaila da jakitea. Zerrendan Tourreko bi faborito nagusiak daude, Ivan Basso eta Jan Ullrich. Astana taldea osorik kanporatuko dutela ere esaten da. Tropela.net gunean ditugun porrekin ere zaila da asmatzea... Parte-hartzaileen zerrenda definitiborik jakingo ote dute garaiz Tropelakoek, gune horretako erabiltzaileek gure taldetxoak osa ditzagun?

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu