Alderdi berritzaileenekin erlazionatutako enpresak sortzea bultzatzeko asmoz, eta teknologia berrien arloan enplegua sortzen laguntzearren, enpresa-sortzaileentzako laugarren lehiaketa deialdia egin dute Caja Vital Kutxaren Gizarte Ekintzak eta Araba Enpresa Digitalak.
Egoitza Araban duten eta sortzekoa den enpresa proiektu berri bat daukaten pertsonek parte har dezakete. Enpresa proiektu horrek garapen fasean izan behar du, eta informazio eta komunikazio teknologietan oinarrituta egon behar du. Lehentasuna emango zaie lan arlo hauek dituzten proiektuei:
Saritutako 5 proiektuek diru kopuru hauek jasoko dituzte:
Halaber, Araba Enpresa Digitalaren zerbitzuen laguntza bat izango dute, 6.000 euroko balioa duena. Dirukopuru hori lokalak eskuratzeko, bidegarritasunari buruzko ikerketa egiteko, prototipoak edo maketak egiteko, laguntza estrategikoa edo finantzarioa izateko, heziketarako, proiektuak zabaltzeko, etab.etarako izango da.
Iaz, 2005eko sarituak, honakoak izan ziren:
Ideiaren originaltasuna, ideiak dakartzan berrikuntza teknologikoko elementuak, Sustatzaileak ideia aurrera eramateko hartzen duen ardura, bideragarritasun operatiboa eta ekonomikoa, enplegua sortzeko ahalmena eta informazio teknologiak aplikatzea, izango dira nagusiki epaimahaiaren irizpideak :
Dena den, oinarriak, izena emateko orriak eta proposamenaren eredua honako web-etan eskura ditzakezue:
Erantzun
Sartu