Aspaldi esan ziguten datu digitalek ez dutela galerarik. Kasette edo binilo diska analogikoek ez bezala, informazioa (testua dela, musika, irudiak edo bideoa) modu digitalean izatean ez du kalitaterik galtzen. Mark Pilgrim hacker ezagunaren arabera gezur handia da.
Mark Pilgrim 1983tik da Macintosh-en erabiltzailea, eta denbora tarte honetan dozena bat testu prozesadore erabili ditu. Bere idatziak ongi gordeta ditu, eta bertsio eguneraketak egiten joan da denboran zehar. Honelako lan bat egin izan duenak ondotxo daki hasierako testua okertzen doala, formatuak, parrafoak... auskalo zer aldatuko den; are gehiago bertsio bat bestearen atzetik erabiltzen badugu.
Arazo garrantzitsua jarri du mahai gainean Mark Pilgrim-ek, eta erabaki radikala hartu du: Mac ahaztu eta Linux Ubuntura paso egitea. Arrazoia? konturatu delako Mac-aren e-posta programa batek estandarra ez den formatu batean gordetzen zituela bere mezu guztiak, berak kontrakoa uste bazuen ere.
Gutenberg proiektuaren erabakia ere aipatzen du. Hauek liburu guztiak ASCII-an gordetzen dituzte. Ez Word, ez PDF eta ez kristorik, badaezpada ere.
Ni ere asko arduratzen nau gai honek. Argazki zaharrak nola antolatu, nola ordenatu da nire arazoa. Oraindik ez dut soluzio egokirik aurkitu.
(artikulu orijinala Teknosexuan azaldu da, han badira erantzun interesgarri batzuk jada)
Erantzun
Sartu