Elhuyar Fundazioak "Ikerketa eta Gizartea" izeneko topaketa antolatu du. Ekitaldi horretan, ikerketa gizarteratzearen inguruko hausnarketa egin nahi dugu, lan hori era egokian egin ahal izateko bideak hobeto ezagutzeko.
Topaketan, Alphagalileo Fundazioko Peter Green-ek Europako Batzordeak sustatutako Communiqué egitasmoa azalduko du.
Lekua eta eguna: ekainaren 29a, goizeko 9:30ean, Donostiako Miramongo Parke Teknologikoko "C" eraikinean (Mikeletegi pasealekua, 192 20009 Donostia).
Egitaraua
9:30-9:45 SARRERA. Jose Mari Rodriguez Ibabe jn., Elhuyar Fundazioko lehendakaria.
9:45-10:40 Hitzaldiak:
10:40-11:00 Zientzia Prentsan ikerketaren aurkezpena. Beñar Kortabarria jn., Elhuyar Fundazioa.
11:00-11.15 Alberto Ansuategi jn., Eusko Jaurlaritzako Zientzia Politikarako zuzendaria, Hezkuntza Saila
11:15-11.45 Kafea hartzeko tartea
11:45-12:45 Mahai-ingurua: Gizartea eta ikerketa 12:45-13:00 Ondorioak
*Oharra: aldi bereko itzulpen-zerbitzua egongo da.
Nori zuzendua Ikerketan eta horren gizarteratzean espezializatutako profesionalak (ikertzaile, komunikazio-arduradun eta kazetariak...).
Izen-ematea Izena emateko deitu Elhuyar Fundaziora : 943363040 (Maier Tapia) edo idatzi helbide honetara: maier@elhuyar.com. Leku-kopuru mugatua izango da.
Informazio gehiago: http://www.basqueresearch.com/
Erantzun
Sartu